telebista
22:30ean
Euskal zaporeak Leon aldetik, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan
EITB Media
Javi Sierrak Iñaki Villar Otegui, Javier Rodriguez, Oscar Fernandez eta Ruben Lera jarriko ditu lehian.
-
Javi Sierra aurkezlea. Argazkia: EITBMEDIA
"Juego de Cartas" saioak Leon aldera egingo du osteratxoa gaurkoan. Bertako lau jatetxeetako ordezkariek, batzuk euskaldunak jaiotzez, eta beste batzuk Euskadirekin lotura handia dutenak, euren talentua eta menuak mahai gainean jarriko dituzte.
Lehenengo anfitrioia Iñaki Villar Otegui izango da, katedraletik oso gertu dagoen Infantas de León hoteleko sukaldaria.
Javier Rodriguez, bigarren partaidea, Donostiarekin maiteminduta dagoen leondarra da. Delirios jatetxearen jabea da.
Hurrengo lehiakidea Oscar Fernandez, Entredós jatetxeko sukaldari nagusia eta jabea izango da. Leongoa izanik bera, ama bizkaitarra du.
Azkenik, Ruben Lera ezagutuko dute saioan. Rúa 11 jatetxearen jabea eta sukaldaria da, eta Bilbo aldean familia du.
"Juego de Cartas" ostegunero emititzen da 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.