Itxi

telebista

Maiatzaren 23tik 27ra

Bost 'influencer' ezagun, "Atrápame si puedes" saioko protagonista bereziak

Carmen Estéfano (Trimadre), Yoana (EnmiSStrece), Luis Hernández, Aita del Norte eta Eloísa Patat gonbidatu izango ditu Patxi Alonsoren saioak aste honetan.

  • Los cinco influencer invitados

    Los cinco influencer invitados. Imagen obtenida de un vídeo de EITB Media

"Atrapame si puedes" saioa unibertso birtualean murgilduko da aste honetan, sare sozialetan oso ezagunak diren bost 'influencer' gonbidatu baititu lehiaketara, zortzigarren denboraldiaren azken txanpan.

Hala, bost 'influencer' garrantzitsu hartuko ditu Patxi Alonsok. Batetik, Carmen Estefano instagramer bizkaitarra (Trimadre) eta EnmiSStrece kontuaren protagonista: Yoana. Bestetik, Luis Hernández aktore eta idazleaz gain, Aita del Norte eta Eloísa Patat instagramerrak ere saioan izango dira.

2.000 saioa ospatu ostean, Hostoil Produkzioak etxeko saioak ETB2ko arratsaldeak girotzen jarraitzen du. Aste berezi horretan, gainera, saioa Instagram bidez jarraitzeko aukera eskainiko dute @atrapame_eitb-ren bidez.

'Influencer' saio berezia maiatzaren 23tik 27ra egongo da ikusgai, 14:00etatik 15:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.