Itxi

telebista

22:30ean

Nafarroa protagonista, gaur gauean "Tupper Club" saioan

EITB Media

Juan Martínez de Irujo, Aurora Beltrán eta Ana Murugarren gonbidatuko ditu Javi Sierrak bertan parte hartzera.

  • Juan Martinez de Irujo, aste honetako saioko protagonistetako bat

    Juan Martinez de Irujo, aste honetako saioko protagonistetako bat

Nafarroako gastronomia ezagutzea izango du helburu aste honetako "Tupper Club" saioak. Sanferminak agurtu berritan, jai horiekin lotura duten errezeta bana prestatzeko gonbidapena luzatuko die Javi Sierrak hiru nafar ezaguni. 

Juan Martinez de Irujo pilotari ohiak bakailaoa ajoarriero erara prestatuko du. Tahures Zurdos talde mitikoko kide den Aurora Beltranek bijili-egunetako potajea kozinatuko du. Azkenik, Ana Murugarren zinemagileak idiki haragiarekin egindako platera aukeratuko du: patataz eta mostazaz lagundutako roast beefa. 

"Tupper Club" saioa astelehenero dugu ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.