Itxi

telebista

22:30ean

Munich hirira bisita, gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Carolina Calvo berriemaileak eta Jorge Claver kamerariak hiria ezagutzeko aukera izango dute han bizi diren Igor, Izaro, Iratxe eta Ana euskaldunen eskutik. Oktoberfest jai entzutetsuan ere izango dira.

  • "Vascos por el Mundo"

    "Vascos por el Mundo"

"Vascos por el Mundo" saioak Alemaniako Bavaria eskualdera egingo du bidaia gaur gauean, Munich bertako hiriburua bisitatzeko. Alemaniako hirugarren hiririk garrantzitsuena da, eta Europa mailan, bizi kalitate handienetakoa.

Bertan bizi diren Igor, Izaro, Iratxe eta Ana euskaldunen eskutik ezagutuko dute hiria Carolina Calvo berriemaileak eta Jorge Claver kamerariak.

1158an sortuta, historia luzea du Munichek, eta hiri opari, industrial eta turistiko handia izatera ere heldu da, giro kosmopolita eta giro kultural biziarekin.

"VXM" saioko lantaldeak, gainera, aukera izango du Oktoberfest jai entzutetsua bertatik bertara ezagutzeko. Hain zuzen ere, garagardoaren inguruko hori bertako jairik tradizionalena da, eta nazioarte mailan ezagunena ere. 1810ean egin zuten lehen aldiz, Luis I.a printzearen eta Bavariako Teresaren ezkontza ospatzeko, eta hiriko bizilagun guztiak gonbidatu zituzten bertara. Munichen historian une gogoangarria izan zen.

"Vascos por el Mundo: Munich", gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.