Itxi

Euskadi pregunta

Elkarrizketa ETB-n

Letxugak, euskal derbia eta Espainiako selekzioa, Basagoitiren arabera

Erredakzioa

Jatorriko letxugez, Espainiako futbol selekzioaz eta Reala eta Athleticen arteko euskal derbiaz hitzegiteko aukera ere izan du Basagoitik.

01:24
Basagoiti: 'Hemengo letxugak nahi ditut baita Espainiako selekzioak irabaztea ere'

Antonio Basagoitiren adierazpenek beti ematen dute zeresana eta gaurkoan ere izenburu bitxi batzuk utzi ditu. Denda batera joan, letxuga bat eskuetan hartu eta “herrialdekoak” direla irakurtzean zer ulertzen duen galdetuta, ondokoa erantzun du irribarretsu: “Euskadikoak direla ulertzen dut; Madrilekoak oso txarrak dira”.

“Bromak albo batean utzita, Euskadirentzat eta Espainiarentzat nahi dut onena; uste dut bi gauzak bateragarriak direla; ni eroso nago euskalduna eta espainiarra izanda; hemengo letxuga defendatzen dut eta aldi berean Espainiako selekzioak irabaztea nahi dut”, azpimarratu du.

“Beti nahi dut Espainiak irabaztea eta Fernando Llorentek sartutako golarekin bada, askoz hobeto”, erantsi du.

Ildo horretan, larunbat honetan Realak eta Athleticek jokatuko duten derbiari buruz galdetu diote. “Partida zoroa izango da eta azkenean Athleticek irabaziko duela uste dut”, adierazi du.