Itxi

albistea

22:15ean

Tragedia izango da nagusi, 'Goenkale'n

Malenen suizidioak guztiak asaldatuko ditu Arralden. Gainera, Kandidoren eta Aliziaren etxera Said izeneko ikasle turkiarra helduko da.

  • Argazkia: EITB

Malenen suizidioak utzitako arrastoak handiak izango dira asteleheneko 'Goenkale'n. Gainera, pertsonaia berri bat ezagutuko dugu.

Kandido eta Alizia zur eta lur geldituko dira etxera elkartrukean etorri zaien ikaslearekin: Said du izena eta turkiarra da. Gainera, Alizia asaldatuta dabil, Telmok liluratuta baitauka.

Jonek Inesi aitortuko du apaiz izateari utzi diola. Horrek Inesek eliza uzteko dauzkan asmoak berretsiko ditu, baina erabaki horren berri ez dio inori emango.

Bestalde, Begoñak, Garbiñeren senarra zenaren ustezko amoranteak, bere ustez dagozkion eskubideak aldarrikatzen jarraitzen du. Garbiñek ez dio sinetsi nahi, baina oso hurbileko norbaitek esango dio emakumea ez dabilela gezurretan.

Tragedia izango da nagusi Arralden eta, batik bat, Lukasen etxean. Mireiak uste du Maleni zerbait gertatu zitzaiola, bestela ez litzatekeelako suizidatuko; eta uste hori egia dela ohartuko da. Horren guztiaren ondorioz, tragediak beste dimentsio bat hartuko du.