albistea
Audientzia oharra
'Teleberri' lider, orain arte azaroan
A.E.
EITB
'Ni Más Ni Menos'ek eta 'Euskadi Directo'k Barakaldoko gertaera jarraitu zuten ostiralean eta oihartzun handia izan zuten saioek.
-
Estíbaliz Ruiz de Azúa, asteburuko 'Teleberri'ren aurkezlea
Igande eguerdiko 'Teleberri' albistegirik ikusiena izan zen: %20ko audientzia zatia, 149.000 ikus-entzule bataz beste, eta 283.000 laguneko audientzia metatua izan zituen EAEn eta eragin esparruan. Hartara, orain arte, azaroan, 'Teleberri' lider da albistegien artean. ETB-2ko albistegiak %16,8ko audientzia, 130.000 laguneko media eta 246.000ko audientzia metatua eskuratu ditu.
Jarraipen zabala 'Ni Más Ni Menos' eta 'Euskadi Directo'k ostiralean
Barakaldako gertaeraren haritik aritu ziren 'Ni Más Ni Menos' eta 'Euskadi Directo' saioak ostiralean. Audientziaren aldetik oihartzun handia izan zuten bi saioek, bataz beste bakoitzak ia 100.000 laguneko audientzia izan zuen. Klaudio Landak aurkezten duen saioak %18,3ko sharea eskuratu zuen eta 283.000 laguneko audientzia metatua. Aurtengo bere bigarren audientzia zatirik handiena izan zen, hain zuzen ere. 'Euskadi Directo', berriz lider izan zen bere ordutegian, eta bere historiako bigarren saiorik ikusiena. Reyes Pradosek aurkeztutako saioak %16,1eko audientzia izan zuen eta 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Pilota, lider ETB-1en
Bestalde, Barriola eta Martinez de Irujoren arteko igandeko pilota neurketa, ETB-1en, lider izan zen bere ordutegian. Partidak %17,3ko audientzia eskuratu zuen, euskaldunen arten %28,3koa. Lau t'erdiko partida, bataz beste, 167.000 lagunek ikusi zuten eta, uneren batean, 283.000 egin zuten bat emanaldiarekin.
Nabarmena, igandean, halaber, Tess la de los D'Ubervilles bazkalosteko filmak izandako emaitza. Bi zatitan eman zen eta lehenengoa bere ordutegian saiorik ikusiena izan zen: %11,3ko audientzia izan zuen eta 313.000 laguneko audientzia metatua.
Xilaba eta 'Kontuz, Atsuak!'
ETB-1en aipagarria, halaber, larunbatean emandako Xilabaren finala, Iparraldeko bertsolari txapelketako finala. Emanaldiak euskaldunen artean %5,4ko audientzia izan zuen eta 58.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. 'Kontuz, Atsuak!'ek ere emaitza azpimarragarria izan zuen. Behobia-Donostia lasterketan endredatzen ibili ziren bi atsuak, eta, %8,8ko audientzia zatiaz gainera, 150.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuten.