Itxi

101 Gaztelu

21:45ean

Manu Maritxalar, gatazkaren erdian, gaurko '101 Gaztelu' saioan

A.H.

EITB

Zestoako Lili jauregira eta Ekainberri kobazulora joan beharko dute lehiakideek, eta azkarren iristen den taldeak Inaxio Perurenaren laguntza jasoko du.

  • Manu Maritxalar

    Manu Maritxalar 101 Gaztelu saioan

Manu Maritxalar izango da '101 Gaztelu' saioko protagonista gaur ere; azken saioan alde egin zuen, eta itzuli egingo den ikusi beharko dugu orain. Bestalde, bi taldeek Inaxio Perurena izango dute lagun aste honetan Zestoako Lili jauregian eta Ekainberri kobazuloan jokatuko duten saioan.

Bilauak kapitain barik geratu ziren aurreko astean, Manu Maritxalar haserretu egin zen, eta alde egitea erabaki zuen. Itzuliko ote da Manu taldera, ala behin betiko erabakia hartu du?

Taldekideak, ordea, ez daude oso kezkatuta. Argi dagoena da abenturak aurrera jarraitu behar duela, eta igande honetako helburua Zestoan izango dute bi taldeek.

Lehendabizi Lili jauregira iritsi beharko dute, eta, ondoren, Ekainberri kobazulora joan beharko dute. Beti bezala, aurrena iristen denak Euskal Herriko pertsona ezagun baten laguntza izango du. Aste honetan, Inaxio Perurena, Leitzako harri-jasotzaile gaztea, izango dute zain.

Jokoa luzea eta gogorra izango da, eta talde galtzaileak gau gogorra pasatuko du, eguraldi txarra izango baitute Zestoan.

'101 Gaztelu' gaur izango da ikusgai, 21:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.com-en.