Itxi

Abiapuntua

Abiapuntua

Abiapuntua

22:30ean

Menpekotasunak baldintzatutako bizitzak, gaur gauean, "Abiapuntua" saioan

EITB Media

Adikzioak eta kontsumoak kontrolpean izateko borrokan bizi diren gizon eta emakumeekin elkartuko dira Janire, Gorka, Lorea, Andoni, Maider eta Joseba.

0:34

Gaurko "Abiapuntua" saioan Xabier Madariagak menpekotasunak baldintzatutako errealitateak ezagutzera bidaliko ditu sei gazteak. Kontrolpean? izenburupean, jokoa, alkohola eta bestelako adikzioak dituzten zenbait herritar ezagutuko dituzte. Beti bezala, errealitate hauetan murgildu baino lehen, Xabierrek esperimentu bat egingo die gure gazteei, menpekotasunen gaitik zer hurbil edo zer urrun dauden neurtzeko.

Gorka eta Janire Larraingoara joan dira droga menpekotasunengandik ihesi bertan dauden pertsonekin bizipenak partekatzera. Maider eta Josebak alkohol menpekotasuna eta horrek eguneroko bizitzan duen eragina ezagutuko dute Marijoren eskutik. Lorea eta Andoni Barakaldora joango dira joko menpekotasunak baldintzatu dituen bi bizitza ezagutzera.

"Abiapuntua" asteartero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.