Ahotsak
22:00etan
Gasteizen izango da gaur gaueko 'Ahotsak' saioaren bigarren atala
EiTB
Euskal Herriko abesbatzarik onenaren bila arituko da Julian Iantzi aurkezlea Hibai Etxebarria adituaren laguntzarekin.
Gaur gauean, 'Ahotsak' saioaren bigarren atala izango dugu ikusgai. Estreinaldia Bermeon izan zen, eta Hernaniko, Gorlizko eta Algortako abesbatzek hartu zuten parte. Bigarren atal hau, ordea, Gasteizen izango da, Arabako hiriburuan.
Saioan parte hartzeko ohorea izateaz gain, parte-hartzaileek jaso ahalko dituzten sariak ez dira makalak, izan ere, final handirako txartela eta 5.000 euroko sariak izango dira jokoan.
Astelehen honetan, Atarrabiako Paz de Ziganda, Trapagarango Meatzalgo Korua eta Getariako (Lapurdi) Bihotzez abesbatzak izango dira lehian, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, Julian Iantzi aurkezlearekin Hibai Etxebarria adituaren laguntzarekin.