Altxa Txapela
22:00etan
Tolosako babarrunak lehian, gaur gauean, "Altxa Txapela" saioan
EITB Media
Joseba Arguiñanok Tolosaldeko lau babarrun ekoizle hartuko ditu merkatuan: Jose, Mari Carmen, Sebas eta Ros. 2000 euroko saria eta txapela izango dute jokoan.
"Altxa Txapela" saioak oso gurea den produktu bat omenduko du gaur: Tolosako babarruna. Joseba Arguiñanok aurkeztuta, Tolosaldeko lau babarrun ekoizle lehiatuko dira merkatuan, 2000 euroko saria eta txapela etxera eramateko.
Jose Mujika legorretarra izango da lehenengoa. Txapelketetan aditua da bera, eta babarrunak distiratsu uzten ditu azokara eraman aurretik.
Irurako Mari Carmen Iradi dugu bigarren lehiakidea. 1994an Tolosako Babarruna Elkartea osatu zuen senarrarekin, eta elkarteko presidentea izan da 20 urtez. Kargu horri esker, babarrunaren enbaxadore izan da nazioarte mailan ere.
Sebas Gartziarena, berriz, Berastegikoa da. Ogibidez erizaina, alargun geratu zen bi seme-alaba zituela, eta babarrunak landatzen hasi ziren. Gaur egun, ekoizpenari esker ateratzen duten etekin guztia Gobernuz Kanpoko Erakunde bati ematen diote.
Ros Insausti izango da laugarren lehiakidea. Lazkao Mendiko Iztueta Garakoa da eta bizitza osoa eman du babarrunak landatzen. Berak azalduko digu zergatik izan den betidanik emakumeen lana babarrunaren mundua.
Joseba Arguiñanok aurkeztuta, Tolosako babarruna izango dugu protagonista "Altxa Txapela" programako hirugarren atalean. Gaur gauean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.