Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

15:00etan

Toti Martinez de Lezea, gaur, 'Artefaktua' saioan

A.E.|EiTB

Larrabetzun bizi da Toti, eta 'Artefaktua' bertara joan da plazaratu berri duen 'Arbasoen ituna' lanaz eta beste hainbat gaiez hitz egitera.

Toti Martinez de Lezea idazle oparoa izango dute gaur gonbidatu nagusia 'Artefaktua' saioan. Larrabetzun bizi da Toti, eta 'Artefaktua' bertara joan da plazaratu berri duen Arbasoen ituna lanaz eta beste hainbat gaiez hitz egitera.

Arbasoen ituna VI. mendeko Herensugearen mendilerroan kokatzen da (Aralarren), tradizio eta antzinako sinesmenez jositako mendi inguruan, eta han topo egingo dugu, besteak beste, Amari, Intxixu eta Endara pertsonaiekin. Eleberria egileak aurretik plazaratutako Enda lur nobelaren jarraipena da, eta idazleak egin nahi dituen Endako Zazpi Mendi Sakratuetako bigarrena.

Toti Martinez de Lezeak Asier Muniategi gonbidatuko du 'Artefaktu'ra. Muniategi, Totiren hurbilekoa izateaz gain, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea da, eta gertutik ezagutzen ditu bai idazleak eta bai Euskal Herriko liburugintza.

Bestalde, Jon Martinez booktuberrak bere gomendioa egingo du, eta, Galdetegia atalean, Xabier Gantzarain eta Yurre Ugarte idazleek euren gustuko liburu eta egileen berri emango dute.

Nobedadeek eta pitxiek osatuko dute saioa.

Guztia, gaur, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.