Arte[faktua]
Literatura
Agustin Arrieta filosofoa, 13:00etan, "Arte[faktua]"n
EiTB
Saioak, gainera, Patri Urkizu idazle lezotarra, Durangoko Hitz liburu denda eta "Arotzaren eskuak" liburua ezagutuko ditu.
-
Agustin Arrieta filosofoa. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Agustin Arrieta filosofo errenteriarra izango da gaurko "Arte[faktua]" saioan protagonista. Gogoeta-bide irekiak izeneko saiakera da bere azken lana. Bertan, gaur egun pil-pilean dauden hainbat gai eta termino jorratu ditu egileak: umorea, egia, egia-ostekoa, immoralitatea, adierazpen askatasuna edota gorroto hizkuntza. Ideia horietaz arituko dira Yolanda Mendiola eta biak, besteak beste.
Iñigo Martinez batuko da saioaren erdialdean elkarrizketara. Arrietaren ikaslea izan zen Iñigo, filosofoa azken hori ere. Aipatutako liburuaren inguruan duen iritziaz, egungo hezkuntza sistemaren egoeraz edota filosofiari aurreikusten dioten etorkizunari buruz arituko dira biak.
Aste honetan, Arte[egileak] tartean, Patri Urkizu idazle lezoarra zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango da.
Bestalde, Arte[saltzaileak] atalean, Durangoko Hitz liburu dendan izango dira, Gaizka Olabarri liburu saltzailearekin hizketan.
Horretaz gain, Iraia Beain Gipuzkoako Booktuberboom lehiaketako irabazleak Arotzaren eskuak liburua gomendatuko du.
Yolanda Mendiolak aurkeztutako "Arte[faktua]" saioa larunbatetan izaten da ikusgai, arratsaldeko 13:00ean, ETB1en eta eitb.eus-en.