Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Oihane Amantegi idazle, itzultzaile eta antropologoa, gaur, "Arte[faktua]"n

EITB MEDIA

Lara Izagirre, Ane Murua eta Edu Zelaieta artistei eta usurbildarren irakurketa ohiturei ere tarte bat eskainiko die saioak.

  • Oihane Amantegi "Arte[faktua]"n

    Oihane Amantegi "Arte[faktua]"n. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Oihane Amantegi idazle, itzultzaile eta antropologo zornotzarra izango da gaurko "Arte[faktua]"n protagonista. Ibaiertzeko ipuina (Elkar) da bere lehen literatur lana, eta hau izango dute hizpide, besteak beste, Yolanda Mendiolak eta biek. Heriotza da kontakizuneko gai nagusia, ume baten ikuspuntutik kontatua. Zornotzako Ibarra landetxean egingo dute hitzordua Amantegirekin.

Lara Izagirre zinemagilea batuko da solasaldira elkarrizketaren hondarrean, betidaniko laguna baitu Amantegik. Izagirrek horren liburuari buruz duen iritziaz edota zinemara eramango lukeen edo ez izango dute solasgai.

Aste honetan, Irakurlearen tartean, Ane Muruak Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak liburua gomendatuko du.

Bestalde, Edu Zelaieta Arte egilea gehiago ezagutzeko aukera izango du saioak. Gehien erabiltzen duen hitza, inoiz erabiliko ez lukeena... eta beste hainbat bitxikeriaren inguruan arituko dira.

Horrez gain, Joseba Elorza Usurbilgo kaleetan ibiliko da bertakoei irakurketari buruzko ohitura eta zaletasunez galdezka.

Hori guztia eta saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, "Arte[faktua]" saioan gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.