Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Idoia Santamaria itzultzailea, denboraldiko azken "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Ingerborg Bachmann idazle austriarraren prosa euskaratzen lehena izan da: 'Aldibereko' izeneko liburua.

  • Idoia Santamaria itzultzailea "Arte[faktua]"n.

    Idoia Santamaria itzultzailea "Arte[faktua]"n. Irudia: EITB Media

Idoia Santamaria itzultzaile eta zuzentzaile donostiarra izango da denboraldiko azken gonbidatua "Arte[faktua]"n. Ingeborg Bachmann idazle austriarraren prosa euskaratzen lehena izan da Santamaria: Aldibereko, Igela eta Erein argitaletxeen eskutik. Itzulpengintzako Euskadi Saria eman zioten lan honengatik, epaimahaiak esan zuen moduan, "ezinezkoa egiten tematzeagatik". Donostiako Gastronomiazko Euskal Anaiartean elkartuko da Yolanda Mendiola berarekin.

Gainera, Juan Garzia idazle eta itzultzailea batuko da elkarrizketara. Biak dira EIZIE Elkarteko kide, eta, beste batzuenaren artean, Garziaren laguntza jaso du Idoiak Aldibereko liburuaren itzulpengintza prozesuan zehar. Itzultzaileen lanbideaz arituko dira biak, besteak beste.

Bestalde, Goizane Aizpurua poeta debarrak Irati Elorrietaren Burbuilak liburua gomendatuko du.

Julia Marin Arteaga irakasle eta itzultzaileak, bere aldetik, testu bat ahots goran irakurtzean kontuan hartu beharreko zenbait gakoz hitz egingo du.

Gainera, Urretxun izango da Joseba Elorza, bertakoei irakurketaren inguruko zenbait galdera eginez: zientzia-fikzioa ala eleberri historikoa?

Hau guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.