Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Kepa Iribar, gaur "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Idazle eta kazetari getariarra '72 ordu' (Erein) nobela beltzarekin estreinatu da, eta bere jaioterriarekin estuki lotutako gai bat hartu du abiapuntu, Elkanoren Lehorreratzea.

2:04
Kepa Iribar

Kepa Iribar idazle eta kazetari getariarra izango da aste honetan "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia. Urte luzez Euskadi Irratiko mikrofonoaren beste aldean, kirolen inguruan solastatu ondoren, Iribar idazle bezala estreinatu da 72 ordu (Erein) nobela beltzarekin. Getariako "Lehorreratze" jaia du abiapuntu istorioak; Elkanoren munduari biraren bosgarren mendeurrenaren atarian udaletxeak jasoko duen erailketa mehatxu baten larritasunean. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Getariako Kaian elkartuko da saioa idazlearekin.

Beñat Gereka argazkilari getariarra gonbidatu du saiora Iribarrek. Gereka egilearen eleberria biribiltzen duen imajinaren egilea da. Bestalde, herrikideak izanik, aspaldiko harremana partekatzen dute.

Arte saltzaileak atalean, Gernikako Obaba liburu-dendara hurbilduko gara bertako langilea den Karlosekin lekuaren sorreraz eta bitxikeriaz solastatzeko.

Ion Sagredo irakurle iruindarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatura gomendioa, eta Izaro Diez eta Maddi Rece Altsasuko Sakanako ikasleek eginiko "booktubea" erakutsiko dugu.

"Arte[faktua]" larunbatetan izaten da ikusgai, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.