Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Talent Showa

Iholdi Beristain, gaur gaueko 'BaGo!az'en

EiTB

Ostiralero bezala, 21:00etan hasiko da asteko hirugarren emisioa, txikienei zuzenduta. Eider eta Gabrielaren arteko dueluarekin hasiko da saioa.

  • Iholdi Beristain

    Iholdi Beristain

Iholdi Beristain, 'Go!azen' telesaileko Naia, izango dugu coach gonbidatu gaur gauean 'BaGo!az' lehiaketan. Ostiralero bezala, 21:00etan emango da ETB1en eta eitb.eus-en lehiaketa hau.

Vendetta taldearen 'Hemen' kantatuz sartuko dira parte-hartzaile guztiak hirugarren saio honetan eta segidan, Eider eta Gabrielaren arteko duelua ikusiko dugu. Gabriela izan zen aurreko atalean boto gutxien jaso zuen lehiakidea eta Eider, aldiz, Andoni Ollokiegik aukeratuako "ollokia".  Epaimahaiak aukeratuko du bietako nork egingo duen aurrera.

Segidan emanaldiak etorriko dira. Aste honetan, Madonna, Scorpions, Miley Cyrus eta Mikel Laboaren kantak entzungo ditugu. Aitzolek Iholdirekin abestuko du, Aintzanek Yleniarekin, Ikerrek Xabier Saldiasekin, Eider Etxeandiak Maria Amolategirekin, Andreak Alex Sarduirekin eta Jokinek Anjel Alkainekin. Duelua irabazten duenak berriz, Iker Villa izango du bikote.