cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Iñigo Lasa
Iñigo
Adina:23 urte
Lanbidea: ADE ikasten ari da
Lekua:Zumarraga
Iñigo Lasa

"Joko zikina erabili behar bada, erabiliko dut. Beti arauen barruan, baina muga mugan."

Oso kirolaria da gazte zumarragarra. Saskibaloian aritzen da eta gimnasiora joatea ere oso gustuko du. Horrez gainera, oso oso lehiakorra da.

Hori dela eta, Ainhize, bere neska-laguna, ere "Baserria"ko lehiakide izateak asko motibatzen du. "Talde ezberdinetan egonda, joko handia emango genuke" dio Iñigok.

Izan ere, edozein jarduera da egokia bikote honentzat lehian hasteko: gimnasiora, saskibaloiko tiroak botatzera, edo bolatokira joaten direnean, adibidez. "Normalean otorduak jokatzen ditugu eta ez zaigu galtzea gustatzen".

Bestetik, oso pertsona irribarretsua eta irekia da Iñigo. Lagun talde ugari ditu eta erraztasuna dauka jendearekin harremanetan hasteko.

Eztabaidak sortzen direnean, aldiz, bere jarrera entzutekoa izaten da lehendabizi. Hala ere, egoeraren arabera, aztoratu daitekeela dio. Beti iritzia ematearen aldekoa da; batzuetan, momentuan eta jende aurrean eta, beste batzuetan, beranduago eta pribatuan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:30

Iñigo Lasa, lehiakiderik onena izaten saiatuko den Zumarragako kaletarra

Iñigo Lasak 22 urte ditu, Zumarragakoa da eta prest dago "Baserria"n egurra emateko. Ikus-entzuleen lehiakide gogokoena izatea espero du, publikoa konkistatu nahi du. Garbi dauka lehiakiderik onena izaten saiatuko dela. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Aitziber Irundarra izango du bikote.