cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Marko Usabiaga
Marko Usabiaga
Adina:18 urte
Lanbidea: Gozogintzan lanean eta ikus-entzunezkoen arloan praktiketan
Lekua:Donostia
Marko Usabiaga

"Lagunekin liskarrak izan ditut izaera kontuagatik"

Oso gazte aktibo eta bizia da Marko eta bere antzekoak ez diren pertsonak ez ditu oso gustuko izaten. "Lasa-lasai egoten diren horiekin ezin naiz ongi konpondu" aitortzen du.

Horrez gainera, pertsona egiazale eta zintzoak nahiago ditu eta harroputzak gorroto ditu.

Kirolari dagokionez, egunero egiten du entrenamenduren bat: gimnasioan, korrika saioak egiten edo etxean indar ariketak egiten. Hori dela eta, fisikoki oso sasoi onean dago. OCR diziplinan (oztopo lasterketetan) lehiatzen aritu izan da eta emaitza onak lortu izan ditu.

Baserriko lanik sekula egin ez duen arren, gogor saiatuko dela eta dena emango duela dio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:50

Marko Usabiaga, ''pasteltxo bat bezala'' dagoen kaletar antiguotarra

Marko Usabiagak 18 urte ditu eta Antiguokoa da, donostiarra. Gudari bat dela dio, eta ume bat dela dela esaten dionari zaharra dela erantzungo omen dio. Ez du inoiz baserririk zapaldu, baina fisikoki oso ongi dagoela dio. Gozotegi batean egiten du lan eta, dioenez, pasteltxo bat bezala dago.