cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Miren Aranberri Elortza
Miren
Adina:51 urte
Lanbidea: Sukaldaria
Lekua:Endoia
Miren Aranberri Elortza

"Nere parejak laguna izan behar du, bestela ez dugu ezer fundamentuzkorik egingo… baina gainontzekoak lagunak ez, eehh, ribalak"

Endoian, baserrian jaio eta bizitakoa da Miren. Bananduta dago, eta hiru seme-alaba ditu, 26, 23 eta 18 urtekoak. Sukaldaria da lanbidez, eta orain, kalean bizi den arren, baserriko lanetan trebea da, oso. Bere hitzetan, aise egingo ditu saioko probak: "Hor egin zenituzten lan denak nik dominatuta dauzkat, traktorearekin ere ibilitakoa naiz, aurrera eta atzera, jesus! Baserriko lan denak egiteko kapaza naiz ni, eta simaurra atera? Horiek baino hobeto seguru." 

Izaera handiko emakumea da, kastaduna. Irekia eta alaia da, baina era berean, "mala leche" handia duela aitortzen du. Hori bai, jenioa behar denean bakarrik atera behar da, haren esanetan. Halere, pazientzia handia du, eta batzuetan nahiago du isilik gelditu. 

Lehiatzea gustatzen zaio. Herri kiroletan ibili izan da aizkoran, soka-tiran, harria jasotzen, eta baita idi probetako epaile moduan ere. "Baserria" saiora ondo pasatzera eta esperientzia berri bat bizitzera doa Miren. Eta argi du bere bikotea laguna izan behar dela, bestela ez dute fundamentuzko ezer egingo.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:50

Miren Aranberri, baserriko lan guztiak dominatuta dauzkan endoiarra

Miren Aranberri Elortzak 51 urte ditu eta Endoiakoa da. Dioenez, baserriko lan guztiak dominatuta dauzka. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Marko donostiarra izango du bikote.