cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Haritz Orcaray
Petatu
Adina:23 urte
Lanbidea: Baserritarra eta modeloa
Lekua:Arribe
Haritz Orcaray

"Baserritar modeloa" 

Petatu ezizenagatik ezagutzen dute denek. 16 urterekin parranda egin aurretik "gaur petatu egingo dugu" esan ohi zuen, eta hortik datorkio goitizena. Kirolzale amorratua da. Judoa egin zuen gerriko beltza lortzeraino, baina lesio baten ondorioz utzi egin zuen. Gerora, 18 urterekin, fitness munduan hasi zen eta hainbat txapelketetan lehiatu zen kulturismo alorrean. Halere, 2019an utzi egin zuen, ez baitzuen gustuko lehiatzerako garaian zegoen giroa. Orain, pistako txirrindularitza egiten du. 

Modeloa ere bada. Fitnesseko txapelketa batean, aitak argazki bat atera zion, eta berak Instagramera igo zuen. Hala, Donostiako agentzia bat berarekin harremanetan jarri, eta orain, publizitatea eta pasarelak egiten ditu. Herriko jendea harrituta geratzen da berarekin, baserrian lanean diharduelako, eta ondoren trajea jantzita ikusten dutelako. 

Baserriko mundua txikitatik ezagutzen du. Ia egunero doa amonarekin eta osabarekin baserriko lanak egitera. Animaliak zaindu, basoak garbitu, makineria erabili... gehienbat udako lanak gustatzen zaizkio, eguzkitan beltzaran jartzen delako, eta modu horretan, hondartzara joan beharrik ez duelako. Izan ere, gure baserritar modeloak asko zaintzen du bere itxura; aurpegiko kremak, kolonia, depilazioa.. eta dotorea da, denbora asko igarotzen du arropa aukeratzen. 

Pertsona irekia eta lasaia da, eta noski, oso lehiakorra. Eztabaidetan iritzia ematen du, baina beti ere errespetuz. Irabaztera doa, baina "Baserria" irabaztea baino, agian, nahiago luke saioan bertan neskalaguna topatzea. Izan ere, pandemiak ez du batere lagundu.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:01

Haritz Orcaray ''Petatu'', Arribeko baserritar modeloa

Haritz Orcarayk 23 urte ditu eta Arribekoa, Nafarroakoa, da. Baserritarra izateaz gain, modelo bezala ere aritzen da. Mundu guztiak Petatu izenez ezagutzen du, eta azkar maitemintzen den horietakoa dela aitortu du. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Ainhize azkoitiarra izango du bikote.