Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Iñigo eta Aitziber igande honetan kaleratutako lehiakideak platoan izango ditu Klaudio Landak, hainbat gonbidatu eta kolaboratzailerekin batera. "Baserria" saioaren estreinaldian ikusi gabeko irudiak ere eskainiko dituzte.

0:28
'Baserria zuzenean'

Gaur gauean, "Baserria Zuzenean" eztabaida saioaren estreinaldia izango dugu ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1ean eta eitb.eus-en.

Igandean bertan hasi da "Baserria" realityaren bigarren denboraldia, lehen atal arrakastatsu batekin; izan ere, saioa liderra izan da euskaldunen artean, hauen arteko % 11,1eko audientzia-zatiarekin. Gainera, 118.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Astearte honetan, berriz, lehen atalean gertatutako guztia aztertzeko aukera izango dugu, negutegiko izpiritua platora eramatea asmo duen debate saioarekin. Oraingoan ere Klaudio Landak aurkeztuta, lehiaketan gertatzen den guztiaz luze eztabaidatzeko programa izango da; astero, realityaren unerik garrantzitsuenen errepaso zehatza egingo dute, zuzen zuzenean.

Lehen "Baserria Zuzenean" programan Iñigo eta Aitziber igande honetan kaleratutako lehiakideak izango dituzte platon. Kaleratzearen gakoak aztertu eta "Baserria"n bizitakoak kontatuko dituzte.

Aitziber eta Iñigo

Aitziber eta Iñigo

Gainera, Ion Areitio aurtengo aditu/epaileetako bat ere izango da astearte honetan platoan. Berak argituko ditu talde gorriko kideek planteatu dituzten kezka batzuk.

Horrez gain, nola ez, hainbat gonbidatu eta kolaboratzaile izango ditu Klaudiok: Xabi Orbegozo lehen edizioko lehiakidea eta publikoaren faboritoa finalean; Amaia Barandiaran eta Iratxe Lazkoz lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez eta Txurru komunikatzaileak; Josu Rodriguez DJa eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, bigarren denboraldi honetako lehiakideen senitarteko eta lagunak ere hartu dituzte, euren iritzia eman dezaten.

Halaber, sorpresa bat ere izango dugu eztabaida saioaren estreinaldi honetan, inork espero ez duen gonbidatu bat ere agertuko baita "Baserria Zuzenean" saioaren platoan.

Astearteko saioetan, gainera, emititu gabeko irudiak ere erakutsiko dituzte esklusiban, tartean elkarbizitzako egoerak zein lehiakideen aitortza ezkutuak; eta ez dira faltako hurrengo atalaren aurrerapenak. Eztabaida zuzenean izanik, ikusleekin harreman zuzena egongo da sare sozialen bidez.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, astearte honetatik aurrera, zuzenean, ETB1eta eitb.eus-en

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial