Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Mikel Larrañaga aizkolaria izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Urrezko Kopa eskuratu duen azpeitiarrarekin luze eta zabal mintzatuko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioko aurkezleak

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB

Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra izango da gaurko "Biba Zuek!" saioko  gonbidatu nagusia. Aurtengo Urrezko Kopa eskuratu duen txapeldunarekin zer hitz egina izango dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Marta Elviraren bidez, Mikel Larrañagaren herrikideek hari buruz zer pentsatuko duten jakingo dugu eta Antton Telleriak bere berri onak ekarriko ditu. Saioa, beti bezala, Aritz Ganboarekin amaituko dute. Oñati aldean ibiliko da eta bidean Artzain eskola bisitatuko du. 

Programaren lehen orduan, berriz, amatasunari buruz hitz egingo dute. 40 urtetik gora ama izatea erabaki du Amaia Puertasek eta Jone Miren Eguzkiagirrek gazterik erabaki du ez duela ama izan nahi. Gaian sakontzeko Maitane Ormazabal bidelagunaren partaidetza izango dute platoan bertan. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.