Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Bularreko minbiziaren kontrako eguna eta Xabier Paya bertsolaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

'Bihotza kate' liburua aurkeztuko du Payak. Aurretik, bularreko minbizia izango dute hizpide, Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, bularreko minbizia izango dute ardatz "Biba Zuek!" saioaren lehen orduan, Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna izanik. Horretarako, gaixotasun hau bizi izan duten hiru pertsonaren testigantzak izango dituzte. Gainera, Maitane Ormazabal coacha ere platoan hartuko dute.

Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Xabier Paya bertsolaria izango da, eta bere azken liburua aurkeztuko du: Bihotza kate. Oso lan berezia da Xabierrentzat, bere amaren istorioa kontatzen duelako bertan. Bertsolaria izateaz gain, itzultzaile, irakasle, ikerlari eta bikoizle ere aritu izan da Paya, eta horretaz guztiaz hitz egingo du Xabier Sukia eta Maddalen Arzallusekin. Bestalde, hainbat kolaboratzaile izango dituzte elkarrizketan: Marta Elvira Getxo inguruan ibiliko da gonbidatuaren erradiografia egiten; eta Jon Garatek EITBren artxiboa astinduko du.

Egunero bezala, saioaren bukaeran Aritz Ganboa artzaina izango dute, eta Lodosako Ibaialde Ikastolara bisita egingo du, Errigora proiektuari buruz hitz egiteko.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.