Biba Zuek
18:00etan
Ugaitz Alegria eta Nerea Gorritiren azken antzezlanaz, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en
EITB Media
Gainera, Imanol Larzabal abeslaria gogoratuko dute bere jaiotzaren urteurrenean.
-
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia "Biba Zuek!" saioan. Argazkia: EITB Media
Ni, munduko txarrena antzezlana aurkeztuko dute Ugaitz Alegria eta Nerea Gorriti aktoreek gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan. Antzezlana, Itxaso Quintana, Lara Sagastizabal/Ylenia Baglietto eta Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia aktoreekin batera antzezten dute. 1695. urtean kokatzen da, eta komentu batean girotzen den istorioa da bertan ikusiko duguna.
Lehen orduan, Imanol Gogoan berezia egingo dute, Imanol Larzabal abeslariaren jaiotegunarekin bat eginez, berari buruz hitz egitera gonbidatu dituzte saiora bere ibilbide oparoan ondoan izan zituen lagun eta profesionalak.
Jon Artano ere "Biba Zuek!" saioan izango da, gaurkoan aldaketa klimatikoari buruz hitz egingo dute eta horretarako, Hodei Arrausi kazetaria elkarrizketatuko dute. Izan ere, Bilbotik irten eta Glasgowra egin du bidaia, txirrinduz, eta jada bertan da. Gainera, EHRASMUS saioan parte hartzen duen Zuriñe Iglesias ere Invernessen, Eskozian dagoenez, berari ere bisita egiteko aprobetxatuko dute.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.