Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

2022/01/07

08:47

Biba Zuek

18:00etan

Julian Iantzi, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Astelehenean hasiko da "El Conquistador del Caribe" realityaren 18. edizioa, eta Iantzik izango du zer kontatua aurtengo edizioaren gainean. Aurretik, hainbat antzezle izango dituzte platoan, agertoki gaineko bizipenen inguruan hitz egiteko.

  • Julian Iantzi

    Julian Iantzi. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur arratsaldean, Julian Iantzi aurkezlearen bisita izango dute "Biba Zuek!" saioan. Izan ere, astelehenean, urtarrilaren 10ean, hasiko da "El Conquistador del Caribe" realityaren 18. edizioa, eta Iantzik izango du zer kontatua saioaren eta aurtengo edizioaren gainean. Jada jakin badakigu Andrea, Nahia eta Bego lehiakideak Karibera itzuliko direla, eta "El Conquistador" saioko kapitain berriak izango direla denboraldi honetan. Horretaz eta abenturak ekarriko dituen sorpresen inguruan aritu da aurkezlea.

Lehen orduan, berriz, hainbat antzezle izango dituzte platoan. Gonbidatu hauek, eszenatokira igotzen direnean, beraien bizipenez hitz egiten dute.

Mikel Elizegi, Jon Garate, Vidal Salcedo eta Aritz Ganboa kolaboratzaileak ere saioan izango dira, astea bukatzeko.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;