Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Zakua

Zarautzera joan da 'Burubero'ko 20.700 euroko zakua

Xabier Ostolazak irabazi du denboraldiko zakurik potoloena, lehian aritu den seigarren saioan.

8:34

'Burubero' saioak bere bigarren denboraldiko zakurik potoloena banatu du asteazken honetan. Izan ere, 20.700 euroko zakua irabazi du Xabier Ostolaza lehiakideak. Sei saio behar izan ditu zarauztarrak finaleko zakua irabazteko.

Xabier Ostolazak 42 urte ditu eta Zarauzkoa da. Aurretik beste bi final jokatu zituen eta 600 euro zituen dagoeneko. Mekanika ikasi bazuen ere, orain familiako burdindegian egiten du lan. Realzalea da eta Historia oso gustuko du. Etxea erosi berri duenez, zakua primeran datorkio etxe hori janzteko.

Xabierrek eta gainontzeko lehiakideek zakua gizendu eta irabazteko lehian jarraituko dute gaurtik aurrera. Zorte on denoi!

 

denoi!