Chiloé
Sukaldaritza eta abentura
'Chiloe Gran Canaria' berezia, gaur gauean, ETB2n
A.E.|EiTB
Zigor Iturrieta aurkezle-sukaldari eta korrikalariak sukaldaritza eta abentura tartekatuko ditu Kanaria Handian. 'Safari Wazungu'ren ondoren emango da saioa ETB2n.
Gaur gauean, ETB2n, 'Chiloe Gran Canaria, una experiencia ultratrail' saio berezia izango da ikusgai. Bertan, Zigor Iturrieta aurkezle eta ultratrail lasterketa luzeak egiten dituen korrikalariak bidaia, sukaldaritza eta abentura tartekatuko ditu Kanaria Handian. Saioa 'Safari Wazungu'ren ondoren izango da ikusgai.
Zigor Iturrieta, ETB1eko 'Txoriene' saioko aurkezle eta sukaldaria, distantzia luzeak egiten dituen korrikalaria da, ultrarunnerra. Zigorren eskutik Kanaria Handia irlako lekurik esanguratsuenak ezagutuko ditugu eta bertako sukaldaritzaz, paisaiaz eta jendeaz disfrutatuko dugu. Horrez gain, Zigorrekin ahalegin fisiko izugaria eta buruaren kontrol handia eskatzen duten lasterketen beste aldea ezagutuko dugu.
Zigor bere lagunekin elkartuko da, munduko maila honetako korrikalari onenak. Transgrancanaria lasterketan parte hartuko du, munduko lasterketa ospetsuenetako bat. Ordu beteko saio honetan, Zigorren esperientzia zirraragarria ikusiko dugu, sakanean korrika, basoak zeharktzen eta Roque Nubloren alboan, esate baterako, 83 kilometrotan barrena.