Itxi

DantzanGo!

DantzanGo!

DantzanGo!

Castinga

Hartu parte 'DantzanGo!' lehiaketan eta izan 'Go!azen'eko dantzaria!

A.A. | EITB

Telebista saioko irabazleak 'Go!azen' telesailaren 6.0 denboraldian dantza egingo du, ikasgai magistral bat jasoko du eta ETBren Gabonetako saio berezian parte hartuko du. Bidal bideoa castingera!

Irailean estreinatuko den 'DantzanGo!' izeneko dantza lehiaketa berri batean parte hartuko duten dantza taldeen bila dabil Euskal Telebista.

Edozein estilotan dantza egiten duten taldeak nahi ditugu: street dance, break dance, hip hop, dantza modernoa, klasikoa, balleta, euskal dantzak... Zuk eta zure lagunek dantzatzea gustuko baduzue, famatuak ezagutu nahi badituzue eta telebista saio bat barrutik nolakoa den ikusi nahi baduzue, hau da zuen aukera!

Baldintzei dagokienez, saio berri honetan parte hartzeko, 16 urte beteta izan behar dira eta taldeka aurkeztu behar da. Taldekideetako bat bozeramaile edo arduradun gisa arituko da.

'DantzanGo!' lehiaketa irailean hasiko da. Talde irabazleak hainbat sari izango ditu: Euskal Telebistako Gabonetako saio berezian parte hartzeko aukera izango du, 'Go!azen 6.0' denboraldiko dantza taldea izango da eta dantza eskola esanguratsu batean ikasgai magistral bat hartuko du.

Nola aurkeztu

Zure taldeak baldintzak betetzen baditu, 'DantzanGo!'ren webgunean martxan dagoen bideo-castingean parte har dezakezue, zuen datuak beteta eta bideoa bidalita.

Bideo horretan, lehendabizi taldea aurkeztu beharko du bozeramaileak: nortzuk osatzen duzuen, zer adin duzuen, zer estilotan dantzatzen duzuen, sariren bat irabazi duzuen… Eta koreografia bat erakutsi behar duzue ondoren.

Gogoratu bideoak horizontalean grabatu behar dituzuela.

Bideoa bidali aurretik, irakurri PARTE HARTZEKO BALDINTZAK eta onartu lege-gordailua.