Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Ramon Bareari elkarrizketa, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.H. | EITB

Bareak bere lana eta ibilbide artistikoa errepasatuko ditu. Horrez gainera, Zinemaldiko Zinemira sailean eskainiko diren euskal ekoizpenak azalduko ditu saioak.

Euskal Zinemaren Zinemira saria jaso berri duen Ramon Barea zinema eta antzerki aktore eta zuzendaria elkarrizketatuko dute aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan. Egun hauetan, Bilboko Pabellon 6 aretoan Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen antzezlanaren entseguak zuzentzen ari da, eta, gainera, Madrilgo La Abadía antzokian estreinatuko den Incendios antzezlanean aktore lanetan ari da. Hitzorduan zehar, bere aktore lana goraipatuko du guztiaren gainetik.

Bestalde, Donostia Zinemaldiaren Zinemira sailak eskainiko dituen euskal ikus-entzunezko ekoizpenak azalduko ditu saioak.

Horrez gain, Donostia 2016 ekimenaren baitan, Tabakaleran, Ikusmira berriak proiektuak prestatu dituen ikus-entzunezko bost lanak ezagutuko ditu aste honetako saioak.

Amaitzeko, Sortzaileak atalak Amaia Elzaran dantza garaikideko dantzaria hartuko du protagonista. Jaiotz Osarekin batera, Raw bere lehen koreografia aurkeztu du Dantza Hirian ekimenean. Bere lanak bi gorputz neutroren arteko harremana erakutsiko du.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n, eta ostiral arratsaldean (18:30, ETB1) eta igande goizean (10:00, ETB2) berriro ikusteko aukera dago.

ko aukera dago.

ko aukera dago.

ko aukera dago.

ko aukera dago.