Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

22:20an, ETB1en eta online

Ikuskatzailearen bisita izango dute gaur 'Eskamak Kentzen'en

EiTB

Kontserba-lantegian obrak egin beharko dituzte aurrera jarraitu ahal izateko. Bestetik, Maite gizon batekin ikusiko dute.

1:01

'Eskamak Kentzen' telesailaren gaurko atalean, ikuskaritza gainditu beharko dute kontserba-lantegian eta obrak egin beharko dituzte. Bestetik, Itsasoren amona, Maite, gizon batekin ikusiko dute, eta bere mutil-laguna dela pentsatuko dute.

Neskek kontserba-lantegia erosi zioten Genarori, baina hau ez dago amore emateko, eta buruan darabilen negozioa egin nahi du kosta ahala kosta. Hori dela eta, Genaroren ekintzen ondorioz, kontserba-lantegian ikuskaritza bat pasatu beharko dute, eta obrak eginaraziko dizkiete. Baina dirurik ez daukatenez, lan horiek eurek egitea bururatuko zaie.

Bien bitartean, Elenak urteetan gora doala sentitzen du, eta seme-alabak izan nahi lituzke Matiasekin, bere bikotekidearekin. Baina Matiasek ez du oso argi ikusten aitatasunaren kontua. Gainera, bere mutila Itsasorekin ikusiko du Elenak, eta bien artean zerbait ez ote dagoen pentsatzen hasiko da.

Mutil-laguna izan dezakeen beste bat Maite, Itsasoren amona, da. Nereak eta Itsasok gizon batekin ikusi dute. Haren bikotekidea ote da?

Eskabetxeren gorabeherak asteartero izango ditugu ikusgai, 22:20an, eitb.eus-en eta ETB1en. Eta atal guztiak EiTB Nahieran daude ikusgai.