cerrar buscador

Gorka Otxoa: 'Eskerrik asko Petrov' saioko aurkezlea | EITB Eskerrik asko Petrov

Eskerrik asko Petrov!

Gorka Otxoa

4:22

Donostian jaio nintzen, 1979ko urtarrilaren 13an, Beatlesek “Yellow submarine” abesti ezaguna kaleratu eta hamar urtera. Ordutik, hazi besterik ez naiz egin; 182 zentimetrora arte, hain zuzen ere.  

Hasieran, dantzari heldu nion; ezpata–dantza eta aurreskua nituen gogoko, batik bat. Gerora etorri zitzaidan interpretaziorako grina. "Goenkale" izan zen nire eskola. Bi urtez aritu nintzen telesail horretan. Nire pertsonaia, tamalez, hil egin zen, intoxikatutako okela janda. Baina, ordutik, guztiak hobera egin zuen.

 "Vaya Semanita" ETBko saioa etorri zen gero, “Un inglés vino a Bilbao” soinu ezaguna abesten zuen koadrila hura… Horrek behar zuen bultzada eman zion nire ibilbide profesionalari.

Beste hainbat telesailetan ere aritu naiz. Gogoan izango dituzue, agian, Cuestión de Sexo eta Doctor Mateo. Zinemari dagokionez, hainbat pertsonaia izan naiz: Mozolopintoan, gizajoa; Lobos de Argan, gizotsoengandik ihesi dabilen idazlea, eta Bypassen -film bikaina benetan-, hainbat bikotekide dituen andrezale amorratua. Antzerkian, beste hauek nabarmenduko nituzke: La ratonera, Sueño de una noche de verano eta Hamlet.

Baina goazen harira: azken 30 urteotako historiari errepasoa emango dion ETBko saioan murgilduta nago bete-betean. Eta, egia esan, oso lan txukuna gelditzen ari da!

Laburbiltzeko: Eskerrik asko, Petrov!

Gorka Otxoa