cerrar buscador

Gailurra Xtreme 3EM: Saioaren lehenengo etapa | EITB Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

etapa 1
  • Ana
  • Maialen
  • Auxkin
  • Beronika
  • Ane
  • Aierdi
  • Amaia
  • Iñaki
  • Unai
  • Apalantza
  • Kalderete
  • Larra
  • Nagore
  • Pata
  • Xabier
  • Irantzu
  • Iban
  • Txomin
  • Ione
  • Tanit
  • Edurne
  • Arrate
0:35

1. etapa Encamp-Arinsal

distantzia
20 km
desnibel positiboa
2.030 m+

GR-11 Pirinioetako hegoaldeko ibilbidean barrena murgilduz, Andorrako toki magiko batean hasten da abentura, hain zuzen ere, itsasotik 1.300 metrora kokatuta dagoen Encamp udalerrian. Pirinioetako txoko ederrenetan zehar, 2,5 kilometroko eta 600 metroko igoera batekin emango zaio hasiera aurreneko etapari. Hasi bezain pronto, beraz, kilometro bertikal bati egin beharko diogu aurre; arnasa sakon hartu eta gora, ia 2.000 metroko garaierara iritsiko baikara.

Ondoren, 4 kilometroko jaitsiera dator, eta hau burutzean, ‘Gailurra Xtreme’ko anoa-postua dago. Bertatik abiatuta eta Aranseko herrira bitartean, 1.600 metrotik gorako garaiera duten bi gailur igaro beharko ditugu. Behin Arans herrira iritsita, 3 kilometroko jaitsiera bortitza izango dugu aurretik. Berau igarotzean, Arinsal herrian barrena maldan gora egingo ditugu azken metroak, helmugara iritsi arte.

profila etapa1

telebista

- Unerik onenak

1:40
GAILURRA_XTREME

'Gailurra X3EM'eko lehen etaparen laburpena ikusi nahi?

Lehiakideek erabaki zuten, boto bidez, Edurne kanporatzea. Etapa talde berdeak irabazi zuen.