Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Kolaborazioa

'Go!azen'eko aktoreek kontzertua emango dute EOSekin Zinemaldian

A.A. | EITB

Ainhoa Larrañagak (Eli), Aritz Mendiolak (Gari) eta Iholdi Beristainek (Naia) zine-emanaldia eta kontzertua izaten den saio berezian parte hartzeko aukera izango dute.

  • Ainhoa Larrañaga emanaldia aurkeztu zenean

    Ainhoa Larrañaga emanaldia aurkeztu zenean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiako Zinemaldian parte hartzen du emanaldi berezi batean. Aurten, 'Go!azen' telesaileko aktoreetako batzuk ere emanaldi horretan parte hartuko dute.

Larunbatean, irailaren 22an, 12:00etan Belodromoan izango den zine-emanaldi eta kontzertuan abesteko aukera izango dute Ainhoa Larrañagak (Eli), Aritz Mendiolak (Gari) eta Iholdi Beristainek (Naia).

Sarrerak doakoak izango dira eta eskurgarri daude jada Zinemaldiak Okendo kalean daukan bulegoan eta Boulevardeko turismo bulegoan. Bukatuko ez balira, Belodromoko txarteldegian ere hartu ahal izango dira egunean bertan.