Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

4. atalaren aurrerapena

Eneko funtzioko entsegura azalduko da, gaurko atalean, 'Go!azen'en

EiTB

Gaboren kartelen aferaren ondorioz, Amaia askoz zorrotzago jokatzen hasiko da.

0:28
Eneko eta Eider 'Go!azen 6.0' telesailean

Eneko frikien funtzioko entseguetara azalduko da gaur 'Go!azen' telesailaren atalean, dantza egiteko asmoz. Ondorioz, Enekorenganako zeukan iritzi txarra aldatzen hasiko da Eider. Bien bitartean, Amaia zuzendari gogorraren paperean jarriko da, Gaboren kartelen aferaren ondoren.

Hirugarren atalaren amaieran, Gaboren txikitako argazkiz josita agertu zen Basakabi. Ekintza hau onartezina irudituko zaio Amaiari eta neurri zorrotzak hartuko ditu. Hasteko, binaka jarriko ditu ikasleak eta, elkar errespetatzen ikasteko, lan berezi bat egiten jarriko ditu.

Lan honek eta aurrekoan zapatilak itzuli izanak, Eiderrek Enekorekiko zuen ezinikusia arinduko du. Are gehiago, Eiderren lagunak prestatzen ari diren funtzioko entseguetara azalduko da Eneko, dantza egiten ikasteko asmoz. Horrek ere zur eta lur utziko du Eider.

Amaiak agindutako lanaren ondorioz, berriz, Maddiri Danelekiko susmoak piztuko zaizkio. Orain arte, lortu du Danelek bere frikismoa disimulatzea eta gainerakoei "guay"a dela sinestaraztea, baina Maddi neska bizkorra da eta zerbait susmatzen hasiko da.

Igorrek bere zitalkeriekin jarraituko du. Gabo barregarri uztea du helburu nagusi. Ez zuen nahikoa haren txikitako kartelak leku guztietan jartzearekin eta berriz ere saiatuko da. Baina, agian, oraingoan, gauzak ez zaizkio berak uste bezala aterako.

Azkenik, hortzak zuzentzeko gailu xelebre bat agertuko da nesken gelan. Norena ote da?

Hori guztia, gaur gauean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian, eta, ondoren, baita Go!azen APPan eta EiTB Nahieran atarian ere.