Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Apirilaren 16an

Maria Cruickshank eta Xabier Perurena, hurrengo 'Goenzale'n

A.A.

Erredakzioa

'Goenkale'ko Itxaso eta Ibon hartuko ditu Ugaitz Alegriak hurrengo saioan. Bikote dira fikzioan eta elkarrekin lan egitea nolakoa den kontatuko digute 'goenzale' guztioi.

  • Maria Cruickshank eta Xabier Perurena  | Goenkale

    Maria Cruickshank (Itxaso) eta Xabier Perurena (Ibon)

Maria Cruickshank eta Xabier Perurena izango dira "Goenzale" saioaren hurrengo atalean gonbidatu. 'Goenkale'n Itxaso eta Ibonen rola jokatzen duten bi aktoreak dira Maria eta Xabier. Bikote dira fikzioan, baina errealitatean elkarrekin lan egitea nolakoa den kontatuko digute goenzale guztioi Ugaitz Alegriak aurkezten duen saioan.

Urteak daramatzate Arralden lanean bi aktore hauek. Gazteen koadrilako kideak dira eta azken denboraldi honetan bikote ere bai. Baina tentsio une batzuk ere bizi izan dituzte; hala nola, Ibonek Itxaso atxilotu behar izan zuenekoa. Gaur egun, Ibon elbarri dago, gainera, polizia-operazio batean lanean ari zela tiroa jaso baitzuen. Eta ez dakigu berriz ibiltzerik izango duen ala ez. Nola erantzungo dio egoerari Itxasok?

Betiko legez, goenzaleon galderak erantzungo dituzte Mariak eta Xabierrek Ugaitz Alegriak gidatzen duen saioan. Galdera horiek egiteko ohiko bideak izango ditugu oraingoan ere: webgunea, e-posta, Twitter eta Facebook-eko orrialdea.

Hurrengo "Goenzale" apirilaren 16an izango da 23:15ean, eitb.com-en eta ETB-3n.