Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Garbiñe etxegabetuko dute, eta Julian komatik aterako da, 'Goenkale'n

Erredakzioa

Auzokideek Garbiñeren kontra egin eta arbuiatu egingo dute etengabe. Hori gutxi balitz, desjabetu egingo dute eta bere etxea utzi beharko du, astearte honetan eskainiko den atalean.

1:03

Said maite dituen emakume bien artean ibiliko da. Bere neskalagunari min egiteak beldur ematen dio, eta horrek egoera gero eta gehiago zailduko du.

Ertzaintzari Jessiren gorpua non lurperatu duten argitzeko gutxi falta zaio, eta auzokideek Garbiñe arbuiatuko dute etengabe. Hori gutxi balitz, desjabetu egingo dute eta bere etxea utzi beharko du.

Baina bada berri onik ere Arralden. Julian komatik aterako da, eta denen pozerako, istripuak ez dio inolako arrastorik utziko.

Azkenik, Itxaso Leorekin bueltatuko da Arraldera, Iboni sorpresa emateko intentzioarekin. Alabaina, Itsasok berak eramango du sorpresa, Ibon gurpil-aulkian ikustean.

'Goenkale' astelehen eta astearteetan dago ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.com-en eta ETB-1en.