Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

22:25ean

Julian Iantzi 'Goenkale'n izango da gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Boga salbatzeko egutegi bat egitea bururatu zaie, eta bertan parte hartzeko prest azalduko da aurkezlea.

2:03

Gaurko atalean, Julian Iantzi 'Goenkale'n ikusiko dugu, Boga taberna salbatzeko prest. Axuni egutegi erotiko bat egitea bururatu zitzaion aurreko astean, eta jende bila hasi da. ETBko aurkezlea horretarako prest agertuko da.

Bogako kontuez gainera, Aliziak baditu beste ardura batzuk. Kandidorekin, bere senar ohiarekin, ongi konpondu izan da orain arte, baina sentimendu sakonagoak piztu zaizkio orain; batik bat, antzinako garaiak oroitu dituenean.

Axun ere emozioz beteta dabil. Lan eta lan ari da Bogaren alde borrokan, eta Sabinen inguruko berri on bat jasoko du.

Nekane ertzainburuak, aldiz, susmo txarrak ditu. Unaxek, bere ilobak, oporretarako gordeta zuen dirua lapurtu diola uste du. Eta Unaxek Alazneri laguntza eskatuko dio, izebak harrapa ez dezan.

Azkenik, Izaskunen eta Jagobaren arteko maitasun istorioa ondo doa, baina Igor, neskaren senar ohia, agertuko da berriro.

Astelehenero legez, 22:25ean hasiko da 'Goenkale', eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.