Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

22:25ean, ETB1 eta eitb.eus-en

Jagoba berreskuratzen saiatuko da Arantza, gaur gauean, 'Goenkale'n

EiTB

Bitartean, Boga tabernan, egutegi erotikoa egiteko argazkiak ateratzen hasiko dira.

2:01

Gaurko 'Goenkale'n, batetik, Arantza Jagoba berreskuratzen saiatuko da, Alazneren laguntzarekin, eta, bestetik, egutegia prestatzeko argazkiak ateratzen hasiko dira Boga tabernan.

Alaznek ongi daki emozioekin xantaia nola egin. Berak konbentzituko du aita Arantzak familia osoa elkartzeko antolatu duen afarira joan dadin. Arantza eta Jagoba ezkondu zirela 25 urte betetzen direla eta, "ospakizuna" izango dute. Arantza gogotik saiatuko da senarra bereganatzen, baina hartuko duen ezustekoa ez da nolanahikoa izango.

Hodeiren sentimentuekin ere arituko da jolasean Alazne. Nebak farmazian lapurtutako hainbat botika aurkitu ditu Alazneren gelan. Honek ezin izango du egia ezkutatu, eta, beraz, isilean zeukan sekretu bat erabiliko du Hodei isilik gera dadin: bera salbatzeko jaio zela esango dio.

Arraldeko ertzain-etxean, berriz, tentsioa handia da. Nekane eta Kandido gero eta okerrago konpontzen dira. Kandido beste ertzain-etxe batera aldatzeko eskatu du Nekanek, eta Kandidok oso gaizki hartu du. Horretan daudela, biek asko estimatzen zuten lagun bat agertuko da: Andoni, ertzainburua izan zena. Lortuko ote du lankideen arteko tentsioa baretzea?

Bestalde, Hodei hasi da Bogaren aldeko egutegirako argazkiak ateratzen. Axun, Alizia, Leo... denak oso elkartuta eta lanerako prest agertuko dira.

Horrekin batera, maitasuna itzuliko da Arraldeko kaleetara. Olaiak eta Paskalek lortuko ote dute bien artekoa konpontzea eta aurrera egitea? Eta zer sentitzen dute Aliziak eta Kandidok? Familia osatuko ote dute berriz?

Astelehenero bezala, 22:25ean izango da ikusgai 'Goenkale'ren hurrengo atala, ETB1en eta eitb.eus-en.