Gu Ta Gutarrak
Bigarren kanporatua
'Gu ta gutarrak'etik kanpo gelditu da Alain
Argoitz eta Alain ziren talde arroxatik arriskuan zeuden bi lehiakideak. Azkenean, talde urdineko kideek Argoitz salbatzea erabaki dute, eta beraz, Alain gelditu da saiotik kanpo.
Alain Erauzkin, Bermeoko gaztea, 'Gu ta gutarrak' saiotik kanpo gelditu da; bera izan da programako bigarren kanporatua.
Talde arroxako bi kide zeuden arriskuan: Argoitz eta Alain. Eta talde urdinari egokitu zaio bietatik nor salbatu nahi duten erabakitzea. Oierrek, Naomik eta Olatzek Argoitz salbatzea erabaki dute. Eta Irantzuren eta Txurruren botoak soilik jaso ditu Alainek.
Ondorioz, Bermeoko gaztea ETB1eko saiotik kanpo gelditu da.