Gu Ta Gutarrak
Maitasun kontuak
Janire 'zelestina' lanetan ibili da Ibai, Txurru eta Naomiren artean
'Gu Ta Gutarrak' saioko partehartzaileen artean maitasun kontuak sortzen hasi dira. Txurru eta Naomiren artean zerbait zegoela komentatu zen aurreko asteetan, baina orain Ibai sartu da!
Txurruk, Ibaik eta Naomik osatzen duten hirukoteko maitasun kontuetan laguntzen saiatu da Janire "Gu Ta Gutarrak" saioan; "zelestina" lanetan aritu da.
Txurru eta Naomiren artean zerbait sortu ote zitekeela hasieratik irten zen gaietako bat izan zen. Orain, ordea, azken kanporaketen ondoren, Ibai sartu da programan eta Amurrioko mutilak ere gustuko du Naomi. Horrek ez dio grazia handiegirik egin Txurruri, antza.
Naomik euren artean ez dagoela ezer esaten jarraitzen du eta Ibaik, berriz, ikusiko dela etorkizunean zer gertatzen den.
Honen guztiaren erdian, ingurukoak ere hasi dira iritzia ematen. Janireren iritzian, Ibaik eta Naomik bikote polita osatzen dute; eta Txurru lorez-lore ibiliko baldin bada, Ibai mutil hobea iruditzen zaio Naomirentzat.
Denborak esango du zerbait sortuko ote den edo ez.