Gu Ta Gutarrak
Botazioak
Argoitzek saioan jarraituko du!
I.A.
Aurrekoan kuadrilla arrosatik botatzeko proposatu zuten andoaindarra, baina azkenean salbatu, eta kuadrilla urdinera bidali zuten. Momentuz, Oier, Julen eta Ibai kideek arriskuan jarraitzen dute.
Argoitz, Andoaineko gaztea, 'Gu ta gutarrak' programan jarraitzeko aukeratua izan da. Saioan irautea nahi zuten kidearen izena arbel batean idatziz, hartu dute gutarrek erabakia. Talde arroxako bi kide zeuden arriskuan: Ibai eta Oier. Eta talde urdineko beste bi: Argoitz eta Julen. Hona hemen gutarrek hartutako erabakia.
Enara: Argoitz
Olatz: Argoitz
Txurru: Julen
Naomi: Julen
Irantzu: Julen
Leire: Argoitz
Aitor: Argoitz
Janire: Oier
Beraz, 4 boto jaso ditu Argoitzek, eta arriskuan utzi ditu Julen, Oier eta Ibai. Nor botako ote dute? Ikusiko dugu!