Gu Ta Gutarrak
'Gu ta Gutarrak'
Irantzuren sekretua, agerian
I.A.
Getariarraren ama orain dela lau urte zendu zen, ebakuntza batean izandako arazo batengatik. Ezbehar zail horrek bere bizitza goitik behera aldatu zion.
'Gu ta gutarrak' saioan sartu zenean, horrela aurkeztu zuen bere burua: Neska dibertigarria, saltsera, erraz haserretzen dena eta psikologia ikasi nahi duena.
Horrelako aurkezpenak ez du Irantzuk barruak daukan minaren zantzurik ematen. 18 urteko getariarraren ama orain dela lau urte zendu zen, ebakuntza batean izandako arazo batengatik. Ezbehar zail horrek bere bizitza goitik behera aldatu zion.
Amaren heriotza gainditzeko, psikologo baten laguntza behar izan du, baina bere benetako euskarria etxean dago. Irantzuk aitortu du, bere neba Patxiren babesa izan dela aurrera egiten lagundu dion indarrik garrantzitsuena.
Une gogorrak bizi ditu getariarrak, baina orain, irakurketa baikorra egin nahi du, eta egoerak izaera indartu diola onartu du.