Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Sexu kontuak

Gau bateko erlazioak bai, ala ez?

I.A.

Sexu kontuez aritu dira gutarrak. Zeri deitzen diote "buelta bat ematera ateratzea"? Inoiz izan al dute sexu harremanik gau batean ezagutu duten norbaitekin?

Sexu kontuez aritu dira "Gu Ta Gutarrak" saioko kideak. Enarak bota zuen galdera Morgako aterpetxean: "Inoiz joan al zarete pertsona batekin buelta bat ematera?". Guztiak hasi ziren barrezka galdera entzuterakoan, eta Naomiri zalantza eragin zion galdera horrek: "Zuentzat zer da buelta bat ematera joatea?". Txurruen ustez, "buelta bat ematera zoazela" diozunean, suposatzen da "zerbait gehiago egitera" zoazela; izan ere, "liatu, tabernan liatzen zara".

Gauzak argi esan behar dira Janireren ustez: "txortan egin nahi baduzu, txortan egin nahi duzula esan behar duzu, eta punto". Barre eginez erantzun zioten guztiek, barregarria iruditu zitzaien Janireren zehaztasunak.

Maitek galdera bat zuen gainerako neskentzat: "Hemengo neskak joango zinatekete buelta bat ematera?". Irantzuk baietz erantzun zuen, baita Leirek ere. Nafarraren ustez, "jatorra bada, atsegina bada, gustura bazaude, ongi tratatzen bazaitu, eta giroa baldin badago...". Neska zein mutilak ados zeuden Leirerekin.

Ironiaz, Irantzuk esan zuen bere ustez Txurruk ez duela hori inoiz egin, eta mallabitarrak, adarjotzearekin jarraituz, bera oso tradizionala dela erantzun zuen.

Maiteren ustez, kanpotik ez da berdin ikusten mutil bat neska batekin joatea ala neska bat mutil batekin joatea. Halere, berak uste du berdin ikusi beharko liratekeela. Enararen hitzetan, hori jendearen arazoa da, gizartearen arazoa da. Berarentzat ere gauza berdina da. Guztiak daude ados.

Leirek argi dauka: sexu kontuetan, bakoitzak nahi duena egin behar du: badago astiroago doanik, eta badago bizkorrago doanik. Txurruk uste du sexua ez dela tabu bat bezala erabili behar. Halere, asko hitzegiten da baina gero egin...

Aitzol "buelta bat ematera" doanean, ez da partxisean jolastera joaten, ezta hitzegitera ere ez; "buelta bat ematera" badoa... "Egurrreeeeeee!!!". Ez du Txurruk bezainbeste ligatzen.