Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Eztabaida

Estrategiarik erabili al dute arrosek izendapenetan?

I.A.

Polemika sortu da platoan talde arrosaren izendapenak direla eta. Zergatik jarri nahi zuen Txurru arriskuan? Estrategiarik ala itunik egon al da?

Eztabaida handia izan dute "Gu Ta Gutarrak" saioko kideek izendapenak direla eta. Aurreko saioan berdinketa egon zen Joseba eta Txurruren artean: bakoitzak 3 boto izan zituen. Naomik, Txurruk eta Irantzuk Joseba jarri nahi zuten arriskuan, eta Leirek, Janirek eta Josebak Txurru aukeratu zuten kuadrilla uzteko.

Amaia kuxkuxeroaren iritziz, argi dago 2 talde sortu direla kuadrilla arrosaren baitan: batetik, Irantzu, Naomi eta Txurru; bestetik, Janire, Leire eta Joseba. Izendapenak egiterako orduan estrategiak erabili dituztela uste du Amaiak.

Txurruk esandakoaren arabera, Naomi, Irantzu eta bere artean "isilezko itun bat" dago, oso ongi moldatzen dira eta ez dute elkar arriskuan jarri nahi. Leire eta Janire "jolasten" hasi direla dio Mallabiakoak. Badaki neskek izendapenetaz hitz egin dutela, baina uste du Joseba ere beraiekin ados jarri dela. Bere ustez, hirurek pertsona bera jarri nahi zuten arriskuan, berdinketa hausteko aukera kuxkuxeroen esku egongo balitz, bera aukera zezaten.

Leireren eta Janireren ustez ez daude 2 azpitalde, eta beraiek Josebari aukera bat eman nahi zioten. Ez zuten arriskuan jarri nahi berria izateagatik.

Zuek zer uste duzue? Azpitaldeak, estrategiak eta itunak al daude kuadrilla arrosan?

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista