Gu Ta Gutarrak
Gaizki egin omen du
Janirek barkamena eskatu die bere kuadrillako kideei
I.A.
Aurreko saioaren ostean negarrez utzi zuen Janirek platoa, Leirerekin hitz egin ostean. Gaurko saioan barkamena eskatu die bere kuadrillako kideei.
Aurreko saioan jakin genuenez, jatorrena bezala aukeratzen bazuen saioa uzteko bere izena esango ez zuela esan zion Janirek Irantzuri. Bigarrenak platoan kontatu zuen gertatutakoa, eta eztabaida sortu zen Janire eta bere taldekideen artean.
Ondoren, "Gu Ta Gutarrak" bukatu ostean, negarrez utzi zuen platoa bilbotarrak, Leirek esan baitzuen hainbat gauza ezkutatu ziziola. Negar egiteari utzi gabe, Julenekin hitz egin zuen Janirek. Igandean edan egin omen zuen, eta gauzak ez zituen zuzen esan, edo ez zizkioten ongi ulertu. Larunbatean Irantzurekin joan zen hitz egitera, eta berarekin haserre zegoela esan zion zarauztarrak. Astelehenean Irantzuri telefonoz deitu ziola esan du bilbotarrak, gauzak argitzeko asmoz. Halere, antza denez, gauzak ez dira oso ongi argitu, eta bere aurka konplot bat edo antzerako zerbait dagoela uste du.
Azkenik, gauzak gaizki egin dituela aitortu du Janirek platoan, eta barkamena eskatu die kuadrilla arrosako kideei. Halere, desengainu handiaa hartu omen du Irantzuk besteei esan omen dielako berak telefonoz esandako gauzak. Hori gezurra dela adierazi du zarauztarrak, berak ez diola i¿ esan zertaz hitz egin zuten telefonoz.
Antza denez, Janirek programa utzi nahi duela esan die Irantzuri eta beste pertsona bati, eta bilbotarrak uste du Irantzuk beste norbaiti kontatu diola sekretu hori. Irantzuk berriz esan du hori ez dela egia, eta Janirek esan du gaizki ulertu bat izango dela orduan. Azkenik, saioan jarraitu nahi duela aitortu du Janirek, eta gaineratu du inoiz ez diola inori eskatuko berari botorik ez emateko.