Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Urbieta eta Maider kanporatu dituzte
Bi bozketa egin dituzte gutar guztiek erabaki hau hartzeko. Lehenengoan Urbietak izan ditu boto gehien, eta bigarrenean Maiderrek. Joan aurretik, boto beltza eman dute kaleratutako bi gutarrek.
Lau gutar arriskuan izan ditugu aste honetako 'Gu ta gutarrak' saioan: Urbieta eta Maider, talde urdinean, eta Ainara eta Amaiur, talde arrosan. Gutar guztien artean aukeratu behar izan dituzte saioa utzi dituzten bi gutarrak, eta horretarako, beraz, bi bozketa egin dituzte.
Lehenengo bozketan boto hauek eman dituzte:
Aitor: Ainara
Beitia: Urbieta
Leku: Ainara
Edurne: Urbieta
Irantzu: Urbieta
Ager: Urbieta
Leire: Urbieta
Eneko: Urbieta
Ondorioz, 6 botorekin, Urbieta izan da saioa uzteko aukeratu duten lehen gutarra. Urbietak bere ibilbidea bukatzeko gogoa zuela esan du; izan ere, ez zen esperientziaz gozatzen ari. Halere, saioan izatea, lantaldearekin egotea eta saioko jarraitzaileekin harremana izatea ?plazerra? izan dela esan du bere agurrean.
Bigarren bozketarako, beraz, gutarrek Maider, Amaiur eta Ainararen artean aukeratu behar izan dute horietako batek saio utz dezan. Hauek izan dira bigarren bozketan emandako botoak:
Aitor: Ainara
Beitia: Maider
Leku: Ainara
Edurne: Ainara
Irantzu: Maider
Ager: Maider
Leire: Maider
Eneko: Maider
Maiderrek bost boto izan ditu bigarren bozketa honetan; Ainarak, hiru; eta, Amaiurrek, berriz, bat ere ez. Beraz, Maider aukeratu dute gutarrek saioa uzteko.
Hala ere, Maiderren eta Urbietaren eginkizunak ez dira hemen bukatu; izan ere, bigarren denboraldi honetan kalera doazen gutarrek boto beltza emango diote saioan geratzen den beste bati. Gutar hori arriskuan egongo da, zuzenean. Maiderrek eta Urbietak beraien boto beltza eman dute, baina nori eman ote diote?