Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Eneko eta Ager arriskuan jarri dituzte talde urdinekoek
EITB
EITB
Talde urdinean bi gutar jarri dituzte arriskuan. Bi bozketa egin dituzte: lehenengoan Eneko atera da, eta bigarrenean, Ager. Beraz, Ainara, Eneko eta Ager daude arriskuan talde urdinean.
Elisabet Zubeldia talde arrosako gutar ohia 'Gu Ta Gutarrak' saiotik kanporatu zutenean, Ainarari eman zion bere boto beltza. Beraz, gaur arte, Ainara zen talde urdinean arriskuan zegoen gutarra. Hala ere, bere alboan jesarleku gorrian eseriko diren beste bi gutar aukeratu dituzte gaurkoan.
Horretarako, bi bozketa egin dituzte: lehenengoan Eneko atera da, eta bigarrenean, Ager.
Boto hauek eman dituzte gutarrek lehen bozketan:
Leire: Ager
Irantzu: Eneko
Ainara: Eneko
Eneko: Ibai
Ibai: Eneko
Ager: Eneko
Enekok lau boto jaso ditu; beraz, bera da Ainararekin batera arriskuan jarri duten bigarren gutarra.
Bigarren bozketan, berriz, boto hauek eman dituzte:
Leire: Ibai
Ager: Ibai
Ainara: Ibai
Eneko: Ager
Ibai: Ager
Irantzu: Ager
Hiruna botorekin, berdinketa egon da Agerren eta Ibairen artean, eta Julenek kuxkuxeroen esku utzi du berdinketa hori apurtzeko ardura. Amaiak eta Nakorrek Ibai salbatzea erabaki dute, eta, beraz, Ainara, Eneko eta Ager dira talde urdinean arriskuan dauden hiru gutarrak.