Gu Ta Gutarrak
Finalaren atarian
Beitia eta Iker final handian izango dira, Ibai kanporatu ondoren
I.A. | EITB.EUS
Ikerrek eta Ibaik Beitia salbatu dute. Ondoren, lehiakide guztien artean hartu dute Ibai finaletik kanpo uzteko erabakia.
Beitiak, Ikerrek eta Ibaik arriskuan hasi dute saioa, eta bazekiten hiruretako bat finaletik kanpo geldituko zela saioa bukatu aurretik.
Saioaren hasieran, beraien esku egon da hiruretatik bat salbatzeko aukera. Arriskutik kanpo Iker jarriko zutela uste zuten Amaia eta Nakor kuxkuxeroek, baina ez da horrela izan. Ikerrek eta Ibaik Beitia jarri dute arriskutik kanpo, eta ondarroarrak Iker aukeratu du saioan jarraitzeko. Beraz, Beitia salbatu dute.
Saioaren amaieran, arriskuan zeuden Iker eta Ibai, eta gainerako gutarren esku utzi du Julenek bietako bat saiotik botatzeko erabakia. Hona hemen bakoitzak finalean ikusten ez zuen lagunaren izena.
Beitia: Ibai
Leire: Ibai
Amaiur: Iker
Ager: Iker
Eneko: Ibai
Edurne: Ibai
Leku: Ibai
Aitor: Ibai
Irantzu: Ibai
Beraz, 7 lagunek finalean ez dutenez ikusten, Ibai kaleratu dute. Ikerrek bi boto besterik ez du jaso.
Finalistak
Azken kanporaketa honen ostean, badakigu nortzuk egongo diren 'Gu Ta Gutarrak' saioaren bigarren edizioko finalean: Beitia, Leire, Amaiur, Ager, Eneko, Edurne, Leku eta Iker. Nortzuk osatuko dute kuadrillarik jatorrena? Nor da guztietan jatorrena? Finalean ikusiko dugu.