Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:15ean

Mieltxo Saralegi harri-jasotzailea, gaur, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Historian pisu gehien altxatu duen kirolariaren ibilbidea errepasatuko dute, eta gaur egun zertan dabilen jakingo dugu.

  • Mieltxo Saralegi harri-jasotzailea, astelehenean, 'Gure Kasa' saioan

    Mieltxo Saralegi harri-jasotzailea, astelehenean, 'Gure Kasa' saioan

Mieltxo Saralegi harri-jasotzailea hartuko dute gonbidatu gaurko 'Gure Kasa' saioan. 12 urterekin, 75 kiloko harria altxatu zuen; 17rekin, 200 kilokoa; 24rekin, 312koa, eta 32rekin, 329koa. Bera da historian pisu gehien altxatu duen harri-jasotzailea. Altxaldi ikusgarrienak ikusi, bere ibilbidea errepasatu eta gaur egun zertan dabilen kontatuko du saioan.

Horrez gain, Jon Garate kalean izan da jendeari harriak altxarazten. Ernesto Ezpeleta Bihurri-k tarte berria aurkeztuko digu. Denok ezagutzen dugun La Jaio-rekin lanean aritu da baserrian. Indartsu hasteko, aizkoran aritu dira. Nahiara Gagok, gainera, jolasean jarriko ditu Bihurri eta Mieltxo, nor baino nor gehiago.

Halaber, Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa ekarriko du. Mieltxoren familiarekin eta gertukoekin izan da. Opari berezi bat eta bideo hunkigarri bat ekarriko ditu harri-jasotzailea hobeto ezagutzeko.

Bestalde, Aitor Frantsesenak Irati Idiakez aurkeztuko digu bere tartean. Istripu batean eskuineko besoa galdu zuen. Hala ere, snowboardean aritzen da eta sekulako gaitasuna dauka. Marta Elvira eta Gallo berarekin izan dira Baqueira Bereten. Amaitzeko, Iban Garcia youtuberrak hiru gauza arraro erosi ditu Interneten. Aho zabalik geratuko omen gara.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:15ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.